Eibarko udala hiritarron dirua oparitzen?
Benetan interesgarria Plataformako kideok egin dugun azken ikerketaren emaitza: Eibarko udalak merkealdietan saldu zuen Errebalgo merkatuaren terrenoa.
Igezko hauteskundeak baino 5 egun lehenago egin zuen salmenta udalak. Salmenta hori beste bi operaziorekin alderatu nahi dugu, banketxe batek egindako tasazioarekin eta promotorak lortutako hipotekarekin:
- Udalak saldutako prezioa: 4.202.000 euro
- Banketxeak egindako terrenoaren tasazioa: 40.000.000 euro
- Promotorak sinatu duen hipoteka: 24.364.717 + interesak = 27.646.670 euro.
Udalak 4 miliotan saldu zuena, 40 milioitan tasatu zuen banketxe batek. Eta balorazio hauek instante berean egin ziren!
Zergatik dago horrelako aldea? Zer dago alde horren atzean?
Pirata produktulez, lapurretagaz lortutako lurrak (Patxikuren denporetan), merke merke joxemari balitzezuz negozixo galanta egingo dau norbaitek.