Eibar inde-Center (II)
Kontrako batalloian billa nabil aspaldixan! Polboria bustitxa edo armagiñok!? Hau da hau, eta gu daneri jaten emoten, zuri eta baltz. Ze libre eta ze diferente ikusten dogun Coliseo aurrekaldia eh? Jo! Eta derrepente danon begixetara bistaratu dan Casco-ko edifizio edarra? Ba, maguak letxe, ointxe ikusten dozuen moduan… artxiola-martxiola-usaiñtxarradariola! ointxe ezkutau dala! Asta-putz jigantia lehen Plazian lekuan!
Maguen balixorik haundixena muturren aurrian eitxen dotsuezela eitxekuok ezta? Terribliak dira batzuok! Eta ointxe arte lau neurtzen zitxuan etxiak, aurreko berbok bota eta,… bost edo sei! Baña, gure Inde-Center hori… herrixana zana (ayuntamentuana barik), konturatu garan orduko, hatzapar pribauetatik txintxilixka. Helduta edo, emonda edo, erregalauta, zer dakitx ba nik! Jakiñ gitxi, zoritxarrez, baña opinixua hamengotxia. Datorren eguaztenian alegaziñuak eitxeko epia amaitxuko da, eta gero ya -Arrateko Ama bihar askotxokin dabil eta- Errebal-Center kartela pinttatzen hasiko dira (pintxau ez badabe daoneko...) Gráziak Txantxa-zelaixan behintzat lorak jartzeko lekua geratu zan ezta? Ay ama! Hoixe, lorak, eta txakurrak pasiuan, eze, hankabikuok ranpan gora eta ranpan behera ibiltzera kondenau gintxuen. Baña, hau hurrengo baterako.
...eta kitto! 2008-IV-18 (jeitsi alea pdf formatuan)
Barkatu, flap, baina infografia horiek Value Investmentek egin ditu, eta ez "kontrakook". Edozela, itzaltxo horiek egon edo ez, uste dudan guztia goitik behera berriro ere esango nuke.
Eta, zentroan bizitzearen desabantailez: gauza bat da desabantaila bat izatea, eta bestea, bizitzen ari zarela desabantaia haunditzea inongo errukirik gabe.