Edifizio azpiko parkea ere, txikiagoa
Promotoraren txostenean argi eta garbi dio: hall bat da, zentro komerzialaren sarrera bat. Helburua ez da hiritarrontzako gunea izatea, baizik eta erosleak zentro komerzial barrura eroso sartzea. Filosofia guztiz aurkakoa da, baina filosofiaz gain ere (gure ustez parkea behar luke egon hor, eta ez hall bat), 830 m2 ez-eraikigarri dira. Eraikigarria ez bada, zergaitik dauka edifizioa gainean?
Eta azkenik, inondik inora aitzakiarik onartzen ez duena... zergaitik da parke/hall hori Plan Nagusiak zehaztutako minimoa baino 284 m2 txikiagoa?
Argazkia ez dago ondo neurtuta, baliabide eskasekin egina da, baina gutxi-gora behera artikulu hau ulertzeko baliagarria da.
Hiztegian begiratu dot kuriosidadez. Hall: Voz Inglesa. Vestíbulo, Recibidor. Horrela ikusirik ez gago iñungo plazarik. Ahin jatuna den edifizio berezi honek, plaza guztia bereganatu du beran beharretarako. Saski baloi partida balitz Hall Grislleis 546 Plaza Pistons 0, makaleko paliza.