¿Nun agertzen da parke hori?
Orain arte marrazki bat erakutsi izan dugu Plan Nagusia erreferentziatzearakoan. "AI 137.01: Errebal". Baina Errebaleko proiektu zehatzera jo barik, Eibarko planoan ere argi eta garbi bereizten da edifikagarria den zatia eta edifikagarria ez dena. Hara, hemen "Áreas de Reparto" (pdf) planoak zer dion (Área de Reparto 117):
Eta horrekin batera, beste plano batean, "Unidades de Ejecución" (pdf) (Actuación Integrada 137.01):
Ez dirudi ikasketa handirik behar denik ikusteko alde guztietatik Errebali buruz Plan Nagusiak zer dion, bere oinarrian behintzat, ulertze aldera. Alegia, 830 m2 utzi behar direla eraiki gabe, eta hain zuzen Coliseo Antzoki parean (El Cascotik, San Agustin kalera).
Behin eta berriro adierazi dugu, proiektua betebehar hauetara egokitzen denean ontzat emango dugula.