Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Badoiaz Madrilgo jauntxo ondo jantzita batzuk...

Badoiaz Madrilgo jauntxo ondo jantzita batzuk...

Imanol Trebiño 2009/09/14 06:55
Imanol Trebiñok karikatura bat egin du Eibartarrak zerrendan, interesgarria blog honetara ekartzeko bezala. Bere baimenarekin, hona ekarri dugu.


  "Badoiaz Madrilgo jauntxo ondo jantzita batzuk, ez erozein tokitakuak, Madril inperioko kapitalekuak baino, probintzietako paleto batzuengana. Aldeanuak herri bateko agintarixak dira eta euren burua oso azkartzat jotzen dabe, eureri iruzur egittia ezinezkua dela deritze (geu danon legez). Jauntxo korbatadunak itzelezko pagotxa agintzen detse. Izugarrizko inbertsioa egingo dabe, kostu ekonomiko guztia eurek egingo dabe, paletuak -aiuntamentuak- bakarrik lurra ipini behar dabe, eta gainera merkatu horrek berez erreformarako gitxienez demaseko premia daka, hortara Madrilgo panoliak (euren ustez) egitten badabe, primeran! Inbertsore hórrek dirua etarako dabe, baino dexente handixagua izango da -halaxe uste dabe- herrixan irabazia, eta euren panparroikerixa hori lortu izatiagaittik.

  Obra hori egittiak, eroizein obra moduan, eta horretan danak dira adittuak, problema batzuk izan leikez. Bat izan leike herrixan sasijakintsu batzuk agertzia esanez aurreko edifizioa historiko dala, mantentzia merezi dabela. Hórrek problemak besterik ez dabe sortzen. Horretan danok datoz bat, egixa da, mandaeuli batzuk dira, eta erabakitzen dabe inork konturatu orduko aurreko etxea botatzia, jota ziztu bizian, inolako erreakziñorik sortu baino lehenago. Behin botata dagoela problema bat gitxiago. Halaxe egiten dabe.

  Aurrera doia auzia. Obrak hasi gura dittu inbertsoreak (iruzurgilleak) eta horretarako lurran jabegua behar dau. Nahiko diru sartuko dau kontu honetan eta bidezkua deritza terrenuak merke, prezio sinboliko batian eskuratzia. Aiuntamentukuok lojiko ikusten dabe, bai, orubia emongo detse eta señoritoak biharrak hasiko dittue.

  Baina halako egun batean, soruak eskuratu eta gero, kapitalinuak atzera egitten dabe, "zera, krisia dala, sentitzen dogu, sasoi latzak dira, beharbada urte batzuk barru..." eta orduan paletuak aho zabalik gelditzen dira. Ez dabe ezer, etxe bat botata eta lurra ia musutruk erregalauta. Dana galdu dabe. Oin ahalegindu bihar dira kontu horretaz ahalik eta gitxien berba egin dein. Kalera urten eta "tira, dana konponduko da" esan. Badake gainera beste tresna bat: zergetako dirua urtero datorkixe, izango dabe aukera beste eraikin bat egitteko, eurek gura daben modokua, ondo gelkitzeko modokua. Azkenian dana konponduko da, tarteko kaltiak (besteak beste tokitik kaleratutako saltzaile eta baserritarrak, ez paletoak), tarteko kaltiak... ahaztuko dira."

  Eta hala ez bazan... edo bazan?  Eskerrak karikatura bat dala.

 

Imanol Trebiñoren karikatura bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria