Arkitektoei ordaindu ez eta guri arrazoia eman
1. Arkitektuekin ordainketa arazoak. Badirudi aspalditik datozela, eta orain arte ez digute honetaz informatu.
2. Promotoraren arduradun nagusiak publikoki onartu du Errebal Center proiektuak ez duela Eibarko Herriaren Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia betetzen. Alegia, Errebal Plataformak hasieratik esan duenari arrazoia ematen dio.
3. Promotoraren arduradun nagusiak dio Udalari proiektu berria entregatu diola, beste arkitektu batzuek egina. Alkatetzak hau ukatu egiten du, edo publikoki ez du bere existentziaz informatu.
4. Proiektu irabazlearen arkitektuek bere jabetza intelektuala aldarrikatzen dute, eta beraz, promotorak ezin du proiektu hori aurrera eraman.
Badirudi proiektua aurrera eramatea bideraezina dela. Orain arte bezala, ahalik eta informazio gehien jaso eta gainontzeko herritarron eskutan jartzen saiatuko gara.
Egoera honen aurrean, berriro ere orain arteko eskarien aldarria egiten dugu.
Aizu Ion, nere ustetan udaleko gobernuan dauden guztiak dira arduradun, PSE sustatzailea izango da bainan besteak beraiekin gobernuan lasai asko dauden horiek ere bere ardura dute, hori da gobernuan egotearen kalteak, ze badirudi kapitalista suntsitzaileak defendatzeak baduela bere nolabaiteko onura