Zikloiak kalteak eragin ditu Eibarren ere
Zikloiak kalteak eragin ditu Eibarren ere. Ipuruako kiroldegian, teilatuaren zati bat erori egin da. Horren ondorioz, bertan jokatu beharreko Arrate-Portland eskubaloi lagunarteko partida Elgoibarren jokatuko dute.
Beste kirol ekitaldi batzuk, berriz, bertan behera geratu dira. Eibar K.E.ak Tarragonan Nastic taldearen aurka jokatu beharreko partida (18.30) bertan behera geratu da. Bertan behera geratu dira, baita ere, eskola kiroleko jarduera guztiak, Mikel Larreategi zerrendakideak jakinarazi duenez.
Arrateko errepideak ere pairatu ditu zikloiaren ondorioak. Krabelinen, zuhaitzez moztuta geratu da errepidea, argazkian ikus daitekeenez.
Iturria: berria.info
Eskerrik asko argazkiengaitik Iñigo Carral Perezi.

Eguneraketa: 2009/I/25
Albiste hau argitaratu eta hurrengo eguneko prentsak ekarri digu honen berri. El Correok dakarrenez
, argindarrik gabe geratu ziren Barrena, Azitain, Sautsi eta Iparragirre, goizeko 6,30etatik 17,30etara. Bestalde, eraikinetatik jausitako teja, kristal eta beste zenbait materialek dozena bat autotan kalteak eragin zituen.
Blog komunitatean ere izan du oihartzuna gaiak: Kalamuatik Txargainera eta Josu Leokanne
.