Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / zazpi@2007 lehiaketa eta EibarOrg

zazpi@2007 lehiaketa eta EibarOrg

EibarOrg 2008/01/24 10:41
Joxe Rojas "Teknopatak" lehiaketa jarri zuen martxan orain dela egun batzuk: "zazpi@2007". Iazko urtean Interneteko euskarazko onenak aukeratzeko lehiaketa. EibarOrg finalisten artean dago.

Astebete eskas falta da bozketa amaitzeko, 2007ak utzi dituen Interneteko gertakari, aplikazio eta atari onenak aukeratzeko. Urtarrila hasieran jarri zuen martxan Joxe Rojasek lehiaketa bere webgunean: zazpi@2007.

Orain arteko bozen arabera, iazko produkturik onenen artean dago EibarOrg webgune hau.

Joxe Rojas harrituta eta kexu da, mailbombing-ak goregi jarri omen duelako gure ataria.

Tira, ba. Ez diogu inori esango gure alde bozkatzeko: joan Teknopataren txokora, begiratu zerrenda, eta 7 produkturik onenak aukeratu. Baietz EibarOrg egon tartean! :-)

 

etiketak: peoria, elkartea
Joxe Rojas
Joxe Rojas dio:
2008/01/24 17:28

Aizue, aizue! Harrituta bai, baina ez kexu! Batez ere zuen gorakadaren abiadurak utzi nau ahozabalik.

Uste dut mailbombing hitza txarto erabili dudala: kontua da eibar.org (eta beste baten baten) gorakadak bat egin duela bete-betean bozketa orrira hotmail, gmail eta halakoetatik zuzen-zuzenean iritsitako klik andana batekin. Pozgarria ere bada hori, batzuek behintzat zerrendan agertzeko gogoa duten eta, ondorioz, zerrenda bera interesgarritzat jotzen duten seinale.

Enpin, asteburua pasata publikatuko ditugu berriro bozketaren emaitzak, eta hortik 30ra arte suspensea mantenduko dugu, jejeje. Zorte on eta eskerrik asko interesagatik!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: