Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / XX musikaldia Eibarren

XX musikaldia Eibarren

Asier Sarasua 2012/10/07 21:24
Urria amaieran lau kontzertu izango ditugu Coliseo antzokian, nazioarteko 4 koruren eskutik (Frantzia, Filipinak, Ukraina eta Letonia). Kantaldi guztiak Coliseoan, arratsaldeko 20.30etan. Sarrera 3 euro.

Urriak 24  - Credo abesbatza (Kiev, Ukraina)

Credo ganbera Abesbatza 2002an sortu zen Grechaninov-en “Demestvenna Liturguiya” (liturgia domestikoa) interpretatzeko. Ukrainako hirugarren Zuzendari Lehiaketako Sari Nagusiaren irabazle izan zen Bogdan Plish eta bera da hain zuzen ere, abesbatzako zuzendaria. Hastapenetik melomanoak erakarri zituen eta herrialdeko eragin handiko musikarien kritika paregabeak izan zituen abesbatzak.

Urriak 28 - Latvian voices (Riga, Letonia)

Letoniako zazpi emakume gazteek osatzen dute eta itxurakeriarik gabeko soinu baten
bitartez eta haien ahots garbi eta naturalekin, abesten duten lekuetan entzuleria harra-
patzen dute beraien interpretazio dotoreekin. Ez dira estilo zehatz batean zentratzen eta beraien errepertorioa etengabe zabaltzea gustatzen zaie, berpizkundetik gaur egun arte, gregorianotik folk musika edo swing-era.

Urriak 29 - Quatour Meliades (Ladapeyre, Frantzia)

Lau emakume gazteen arteko elkartze artistikoari esker, 2006an sortzen da. Ibilbide desberdina eta aberatsa izan duen talde honen filosofia emakumezkoen ahots musika ahalik eta entzuleri zabalenari zabaltzea da. Horretarako XX y XXI. mendeko polifonia ezagutzera eman nahi dute, oso gutxi zabaldua eta musikagile berrien belaunaldiarekin lankidetzan.

Urriak 30 - University of the Visayas chorale (Cebu, Filipinak)

1999an sortu zuten eta Cebu-ko Visayas-eko Unibertsitateko abesbatza ofiziala da. José R. Gulas doktorea, unibertsitateko zuzendari-orde exekutiboa, izan zen sortzailea helburu xume batekin: unibertsitateko ekitaldietan eta elizako mezetan abestea. 2007an hala ere, bultzada berri bat eman zion taldeari gaur egungo zuzendaria den Anna Piquerok; sari bat baino gehiago irabazi dituen Philippine Madrigal Singers abesbatzatik zetorrena berau.

 

>> Kontzertu guztiak Coliseo Antzokian, arratsaldeko 20.30etan. Sarrera 3 euro.

etiketak: coliseoa, Musika
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: