Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ustekabe fanfarrea izango da aratosteen pregoilaria

Ustekabe fanfarrea izango da aratosteen pregoilaria

Josu Mendicute 2008/01/31 21:54
Dagoeneko hasi dira aratosteak Eibarren. Aurtengo pregoilaria Ustekabe fanfarrea izango da, Kaldereroen ekitaldiaren baitan. Aurtengo aratosteen nobedadeen artean, Untzagan jarritako karpan afaltzeko aukera ere izango da.
Ustekabe fanfarrea izango da aratosteen pregoilaria

"Gauza batzuk …ezin dira eskutatu kartelarekin" (Mª Isabel Belategi)

Aurtengo aratosteetako pregoia Ustekabe fanfarrearen esku izango da, ostiralean arratsaldeko 9etan. Izendapena etakitto! Euskara Elkarteak egin du, hau baita pregoia antolatzeaz urtero arduratzen den kolektiboa. Ustekabeko kideek ilusio handiz hartu dute proposamena. Fanfarreak doinuak jartzen dizkio Kezka Dantza Taldeak antolatutako Kaldereroei eta, beraz, pregoiaren momentuan Plazan egotea aurreikusia zuten musikariek, baina ez zuten espero horrelako proposamenik. "Emozioa eragin digu eta gustu handiz hartuko dugu parte" idatzi dute euren blogean.

Maitane Castillo gogoan 

2007ko urtarrilaren 31an hil zen Maitane Castillo, Ustekabe Fanfarreako kidea, eta Kezka Dantza Taldeko dantzaria, 18 urte zituela. Datak horrela iritsi dira, lehen urteurrenak aratosteekin bat egin du. Pregoia omenaldi xume bat izango da, ekitaldi oroigarri bat. Berari eskeini nahi izan diote.

Afaria Untzagako karpan

Kaldereroak amaitutakoan, Untzaga Plazan dagoen karpan afaltzeko aukera egongo da. Club Lambretta elkarteko kideek oilasko erreak, patata-tortilak eta ogitartekoak salduko dituzte, edariez gain.

Hauxe da, urtero moduan, Kaldereroek egingo duten ibilalbidea:

 

Kaldereroak Eibarren map - Tagzania
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: