Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Urtebeteko kartzela-zigorra, mozkortuta gidatzen ari zela emakume bat harrapatzeagatik

Urtebeteko kartzela-zigorra, mozkortuta gidatzen ari zela emakume bat harrapatzeagatik

Josu Mendicute 2009/07/13 13:03
Eibarren, mozkor gidatzen ari zela, emakume bat harrapatu zuen gizon batek. Emakumeak buru-hezurreko eta entzefaloko traumatismoa, polikontusioak eta hainbat hezur-haustura izan zituen. 130 egun behar izan zituen bere onera etortzeko, baina hala ere ondorio fisiko eta estetikoak geratu zaizkio. Urtebeteko kartzela-zigorra egotzi diote gidariari.

Sententziaren arabera, ezbeharra 2007ko abenduaren 1ean gertatu zen 5.45ak inguruan, Ego-Gain kaleko Arrate hotelaren alboko kalean. Gidariak maniobra bat hasi zuen "gidatzeko baldintza psikoteknikoetan" egon ez arren, aurretik hainbat edari alkoholdun hartu baitzituen. Horren eraginez ez omen zuen ikusi emakumea espaloitik pasatzen ari zela.

 

Ego-gain 3



Istripuaren ondoren, emakumeak bere kabuz uko egin zion ekimen zibila hasteari. Ekimen zibila boluntarioa da, eta inplikatuen arteko akordio pribatuak egon daitezke. Kasu honetan, akusatuak konpentsatu egin zuen, eta emakumeak ez zuen salaketarik jarri.

Zigortzeko arrazoia, beraz, "zuhurtzia gabe gidatzea" izan da. Fiskalak egindako pena-proposamenarekin ados agertu da akusatua; urtebete bete beharko du espetxean eta gida-baimena kenduko diote 15 hilabeterako.

Iturria: EFE

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: