UEUk antolatutako udaberriko ikastaroetarako eskaintza paregabea
EibarOrg
2012/02/29 17:21
UEUk bere udaberriko ikastaro-eskaintza aurkeztu du. Aste honetan ireki da izena emateko epea. Ikastaro guztiak Markeskuan izango dira, martxoan hasi eta maiatzera bitartean. Eibarko udalak matrikularen erdia ordainduko die izena ematen dien eibartarrei. Aukera ezin hobea.
Guztira 10 ikastaro eskainiko dira: 3 informatika eta teknologia berrien arlokoak, eta 7 giza eta gizarte gaiei buruzkoak. UEU krisiak gogor jo badu ere, ahalegin berezia egin eta inoiz baino ikastaro gehiago antolatu dituzte udaberrirako.
Eibarko udalak ikastaroetan parte hartzen duten eibartarrei matrikula kostoaren %50 itzultzen die.
Giza eta gizarte gaiak:
- Argazkigintza dokumentala. Proiektu pertsonala.
- Bilerak dinamizateko teknikak.
- Gaixotasunen sustrai emozionala.
- Irakaslea eszenan.
- Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen.
- Komunikazio eraginkorraren artea. (II. moduloa)
- Sormena lantzeko tailerra.
Informatika eta teknologia berriak: