Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Trafikoan aldaketak Otaola-Amaña inguruan

Trafikoan aldaketak Otaola-Amaña inguruan

Asier Sarasua 2012/11/21 10:00
Otaolako pasabidea, trenbidea bikoiztea, scalextrica botatzea... (beharbada, baita ospitale berria egitea ere). Datozen hilabeteotan lanak ugaritu egingo dira Otaola-Barrenengua-Amaña inguruan. Atzo (azaroaren 20an) hasita trafikoan ere aldaketak iragarri dira.

Bilbao-Donostia trenbidearen Amaña-Ardantza tarteko bikoizpen eta estalduraren eraikuntza lanak direla eta, azaroaren 20an Tiburcio Anitua, Torrekua, Otaola, Barrenegua eta San Andres kaleetan oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan aldaketak izango dira.

Informazio guztia Eibarko Udalaren webgunean dago; hemen behean itsatsi dugu. Bideo honetan ere ikusten da nola aldatu den kotxeen norabidea sahiesbideko irteeran.

 

Lanak egiteko aurreikusitako epea bi urtekoa izango da gutxi gorabehera. Hainbat fasetan dago bereizita eta lan horiek bai trenen eta ibilgailuen zirkulazioan bai oinezkoen zirkulazioan eragina izango dute. Torrekua-Amañaren ingurune guztia aldatuko denez eta Legarre kalea berrurbanizatuko denez ibilgailuen trafikoan eragin garrantzitsua izango dute obrek. Horretarako gaur egun dauden zenbait egitura eraitsi behar dituzte (Scalextric-a, saihesbideko hanka, San Andres kaletik Amañara doan sarbidea,) urbanizatze berria eraikitzeko.

Lehenengo fasea, gaur egun egiten ari dena, 2. fasetik aurrera trafikoa desbideratzeko egingo diren beharrezko aldaketak egitean datza. Fase honetan, hankak eraitsiko dira, hala Scalextric-a Torrekuarekin lotzen duena  nola Amañarekin elkartzen duena. Eraiste horiek ez dute Scalextrix-eko behe aldetik pasatzea baimenduko. Hori dela eta, Bizkaiko noranzkoan joango diren ibilgailuek Barrenengua igo beharko dute Otaola Hiribidera iristeko, han Ertzainetxetik Eroskiraino kontrako noranzkoan joango dira eta Torrekua-Otaola biala jaitsi ondoren berriro Torrekua kalera irtengo dira. Bial honi noranzkoa aldatuko zaio. Gaur egun goranzkoa da, baina lanak bukatu arte beheranzkoa izango da.

Ertzainetxeko atzeko aldetik  jaitsiko diren eta Bizkaia aldera joango diren  ibilgailuek, Markeskua Jauregiaren parean, antzinako Kantoiko bidegurutzean, ezkerrerantz biratu ahal izango dute.

Ibilgailuek, Amaña auzora sartzeko, Scalextric-etik sartzeko aukera kenduko denez,  bi aukera izango dituzte: bata, San Andres Pasealekua kaletik eta bestea, saihesbidetik.

2. fasean egingo diren lanek ez dituzte Legarrerako sarbideak aldatzen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: