Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Tantanez tantan, Eibarren euskeraz bizi!

Tantanez tantan, Eibarren euskeraz bizi!

Eibarko Euskalgintza 2010/05/12 09:18
Oin dala urte bi Gantxillaren ekimena egin genduan, Tantanez tantan Eibarren euskaraz blailemapian. Herrixan euskeriaren olatua Urkuzutik Untzagaraino eruatia lortu genduan zueri esker.

Batzuk izan dira Eibarko euskalgintziak azkeneko urtiotan egindako ekimenak: Egunkariaren aldeko mobilizaziñuak, Korrikia... Gure kaliak jendez betetzen erakutsi dogu eibartarrok euskeraz bizitzeko dakagun gogua. Halan da be, oindiok, asko dogu egitteko gure herria euskalduntzeko.

Eibarren euskeraz bizitzeko euskal komunidadia garanok Eibar euskalduna berriro eraiki bihar dogu.Hau lortzeko moduetako bat kalera urtetzia da, holako ekimenak eginda, gure nahixa herriko lau bazterretan esatera.

Hori dala ta, batu gaittezen guztiok: euskalgintza, ikastetxe, herriko kirol talde, musikari, artista, beste erakundiak, ume, gazte, guraso, heldu, nagusi... eta egin deigun bidia! Aurten be, maietziaren 22xan Gantxillarekin eta tantanez tantan, euskeraz bizi gura dogula esateko aukera izango dogu.

Horretarako, konbidatu nahi zaittugu maietziaren 13an, arratsaldeko 19:30ian, Kulturalian egingo dogun aurkezpen batzarrera etortzera. Bertan ziheztuko dogu talde bakotxa nun egongo dan ibilbidian.

Honekin batera, ekimenian parte hartzera be konbidau nahi zaittugu, kaleratu deigun barriro be euskeraz bizitzeko dakagun gogua!

etiketak: Euskara
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: