Su Txikian, antzerki politiko dokumentala, azaroaren 21etik 25era Eibarren
“Su txikian” antzezlanak azken hamar urteetako zenbait pasarte eta ezinbesteko elkarrizketa sekretu haiek taula gainera eramango ditu, bere lorpen zein frustazio guztiekin, eta baita bere ondorioekin ere: ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaiera eta bake prozesuaren zein elkarbizitzaren hasiera.
Azken hamarkadan egindako sukalde lanaren ondorio ere izan daiteke gaur egungo egoera. 2001. urtean Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek elkarren arteko elkarrizketa sekretuak hasi zituzten Txillare baserrian. Honek bidea irekiko zien urte batzuk beranduago politikari sozialistak ETAko ordezkariekin Genevan eta Oslon izandako negoziazioei eta baita Loiolan EAJ-PNV, PSE-EE eta Ezker Abertzalearen arteko elkarrizketei ere.
Su txikian egin zen hori guztia, sukalde barruko kontuak behar bezala konpondu eta gero konponbideak euskal jendarteari aurkezteko asmoz. 2007ko udaberrian, ordea, dena hankaz gora geratu zela zirudien, baina isilpeko bilera haiek gaur bizi dugun egoera berriaren aurrekariak izan zirela baiezta daiteke.
Egile eta zuzendaria: Galder Perez
Antzezleak: Martxelo Rubio, Jose Mari Karrere, Mañu Elizondo, Patxi Gonzalez, Gabriel Ocina, Libe Aranburu, Ugaitz Alegria
Hona Eibarren izango diren paseak:
- azaroak 21 20:30 15€ euskaraz ARRATE KULTUR ELKARTEA
- azaroak 22 20:30 15€ euskaraz COLISEO Antzokia
- azaroak 23 20:30 15€ gazteleraz COLISEO Antzokia
- azaroak 24 20:30 15€ gazteleraz COLISEO Antzokia
- azaroak 25 20:30 15€ euskaraz COLISEO Antzokia
Zenbait medioetan jasotakoak: