Sosolako ardiak jeitsi dira etxera
EibarOrg
2011/10/24 12:13
Uda garaia Urko puntan pasa ondoren, Sosolako ardiak etxera itzuli ziren pasa den larunbatean, garai bateko transhumantzia gogora ekarriz.
Jaki biologikoetaz ari den Aza ta porrua elkartearen ekimenen barruan, larunbatean Sosola baserriko lanak ezagutzeko aukera izan zuten elkarteko kideek.
Eguna bukatzeko, Urko menditik ardiak jeitsi zituzten Enrike artzaiari lagunduz, udaldia bukatu dela eta hemendik aurrerakoak baserri inguruetan pasatuko dituzte. Eskerrik asko aukeragatik Sosolatarrei.