Sohütako (Zuberoa) ikastolaren aldeko Gabonetako otarreak
Zuberoako Sohütako ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak. Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean, Eibarko Kezka dantza-taldea eta Elgoibarko Izarra kultur elkartea dira arduradunak.
Prezioa 40 eurokoa da. Orain enkargatu, eta abenduaren erdialdean ekartzen dituzte. Otarraren edukia hauxe da:
- Ardi gazta (1Kg)
- Eztia gaztainatzea (500gr)
- “Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)
- Biskotx poltxa bat “artisanala”
Zuk ere eskaera egin nahi baduzu, eta Zuberoako ikastolak diruz lagundu, Kezkaren helbide elektronikora idatzita egin dezakezu (kezka@dantzan.com). Otarrea Kezkaren bulegoan (Eibarren) edo Elgoibarko Izarrarenean (Elgoibarren) jaso daiteke.
Lagun zuberotarrek esan bezala: “Züen parte hartzean bermatzen gira, esperantxa dügü hemenko moskinak ontsa gosatüko dütützüela”.