Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Serafin kultura gizona

Serafin kultura gizona

EibarOrg 2008/12/30 00:23
Joan zen asteburuan omenaldia egin zion Eibarko herriak Serafin Basauri euskaltzaleari. Hainbat urtez euskararen eta kulturaren alde egindako lana eskertu nahi izan zen. Ekitaldian, besteak beste, Jesus Mari Gisasola "Trunboi" eibartarrak idatzitako bertsoak kantatu ziren, Serafinen omenez idatzitakoak. Hementxe dituzue.
Serafin kultura gizona

Serafin Basauri, 4 seme-alabekin eta iloba Patxirekin.

Serafin kultura gizona 

    Hara Serafin gaurkuan nahi da 
    zure lana aittatzia 
    isil antzian egina dana 
    aberatsa ta jantzia 
    oso gazterik ikasi zendun 
    kulturaren garrantzia 
    euskeria be etxetikua 
    gurasuen herentzia 
    bixak uztartuz burura jatzun 
    euskal kultura lantzia. 

    Kultura maillan Eibar genduan 
    basamortuen antzera 
    aurretik zeuan oasisa be 
    frankismuakin atzera 
    gogo faltarik ez zeken batzuk 
    ez zeben laga galtzera 
    gelditzen ziran illinttixekin 
    ekingo zetsen atzera 
    solte ziranak animau ziran
    kultur giruan batzera.

    Arratiakin hasi ondoren 
    Ikastolia gogora
    gazte jendiai eskeiñi asmoz 
    euskal kulturaren lora 
    eta kitto ta hiztegigintzan
    Badihardugun gerora
    euskal munduan ez dozu ixa
    ezer laga-ta albora 
    gure aldetik esan geinkena 
    Serafin Basauri gora!

    Jesus Mari Gisasola, "Trunboi"

    Ekitaldiko kronika Leirek, eta argazkiak Asierrek.


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: