Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Santamaria de Danza Coliseo antzokian

Santamaria de Danza Coliseo antzokian

Oier Araolaza 2010/11/22 16:11
Dantza, goi mailako dantza ikusi ahal izango da ostiralean Eibarko Coliseo antzokian. Berpizkundeko eta Barrokoko musika ederrena, eta dantza garaikide zorrotzena. Santamaria de Danzak "Aire de Corte - Programa mixto" emanaldia eskainiko du, azaroaren 26an, 20:30ean.
Juan Carlos Santamariak zuzentzen duen Santamaria de Danza

konpainiak emanaldia eskainiko du Eibarko Coliseo antzokian datorren azaroaren 26an. "Programa mixto" bat eskainiko du Santamariak Eibarren, besteak beste "Aire de Corte" piezarekin borobilduko dena. Juan Carlos Santamaria koreografo donostiarrak Espainiako Dantza Sorkuntza Saria  jaso zuen 2008an.

Juan Carlos Santamariak sortutako bi koreografia garaikidek osatzen dute ikuskizuna. Barrokora hurbilduko gaitu lan batek eta Berpizkundera besteak. Barroko garaiko oinu ederren hautaketa bat izango da baten oinarrian, eta Antonio Cabezon konpositorearen lana izango da Errenazimenduko piezaren soinu banda. Burgos-en jaio zen Cabezon, orain dela 500  urte hain zuzen ere, eta Europako gortean garai horretan izan zen musikagile garrantzitsuenetakoa izan zen.

Bi aro artistiko, gaur egungo dantza akademiko distiratsuarekin  elkartzen direnak, gorputzaren domeinua eta estetikak denboraren hesia gainditzen duten esparruan.

 

I. Zatia: Aire Barroko
  • Musika: Vivaldi, Pergolesi, Monteverdi, Dowland, Victoria, Handel, Marcelo, Purcell.
  • Eszenaratzea: J. C. Santamaria
II. Zatia: Aire de Corte
  • Musika: Antonio de CABEZON
  • Eszenaratzea: J. C. Santamaria

 

Dantzariak
  • Aida Badia
  • Elena Salazar
  • Marilu Campo
  • Eva Nazareth
  • Carlos Ugarriza Crespo
  • Manuel Garzón Albarrán
  • José Carlos Cirera
  • Christian Alessandria

Iraupena: 1:20 (15 minutuko atsedena).

 

Santamaria Compañia de Danza

 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Juan Carlos Santamaria
  • Dantzariak: Aida Badia, Elena Salazar, Marilu Campo, Eva Nazaret, Carlos Ugarriza Crespo, Manuel Garzon Albarran, Jose Carlos Cirera, Christian Alesandria
  • Zuzendari-laguntzailea: Christian Alessandria
  • Maisu-errepetidorea: Philippe Vivenot
  • Errejidorea: Santiago Alvarez
  • Teknika-burua: Joaquin Osuna
  • Makinara: Javier Santamaria
  • Jantzitegia: Talleres el Tesoro Esther Pozo Amarillo
  • Eszenografia: Escenografias Campto.
  • Irudia eta soinua: Fabian Mateo
  • Banaketa: Begoña Rodriguez
Juan Carlos Santamaria (Donostia, 1964)

 

Espainiako Dantza Sorkuntza Saria (2008)

Koreografoa eta dantza-maisua, gorputzaren askatasuna bilatzen du bere lanean, musika eta mugimenduaren arnasaren bidez. Bere balletak besteak beste honako antzokietan eskaini dira: Teatro de la Zarzuela, Teatro Albeniz (Madril), Calderón de la Barca (Valladolid), Victoria Eugenia (Donostia), Euskalduna Jauregia (Bilbo), García Lorca (La Habana), Teatro Principal de Limassol (Chipre), Teatro Kremlin (Mosku),...

Donostian jaio zen, baina bere lehen kontaktua dantzarekin Valladolid-en, Castiella de Cabezon de Pisuerga folklore taldearekin izan zituen, bertan pasa baitzuen bere haurtzaroko eta gaztaroko zati handiena. Hamasei urterekin Valladolid-eko Dantza Eskola deskubritu zuen, eta bere zuzendari Mariemma-ren bidez ikasketa profesionalak hasi zituen. Carmen Roche eta Victor Ullatek zuzendutako Ballet Nacional Clasico-ko Eskolarako beka eskuratu zuen eta 1986an Espainiako Ballet Klasiko Nazionalean sartu zen (gaur egun, Compañía Nacional de Danza). Bertan María de Ávila, Maya Plisetskaya eta Nacho Duatoren zuzendaritzapean dantzatu zuen.

Sei urtez dantzari aritu ondoren, koreografo eta dantza-maisu lanetan hasi zen, Valladolid-eko Dantza Eskolan lehenengo, eta 1993an Madrileko Dantza Kontserbatorio Profesionaleko irakasle izatera pasa zen. Garai horretan sortutako hainbat lanekin kritika eta ikusle arrakasta eskuratu ditu.

1998an bere konpainia propioa sortu zuen: Santamaría Compañía de Danza.

2006an, Burgos-en sortu berria zen, Gaztela eta Leongo Dantza Eskola Profesionaleko zuzendari izendatu zuten. 2010ean, Valladolid-eko eskolaren zuzendaritza gehitu zion aurreko lanari, eta bertan Dantza klasikoa eta espainiarra irakasten ditu, eta bere menpe ditu hiruregoi irakasle.

Koreografo moduan, bere konpainiarekin egindako lanaz gain, beste zenbait konpainia garrantzitsurentzat egin ditu lanak.


Santamaria de Danza
 Aire de Corte
  • Eibar, Coliseo Antzokia
  • 2010eko azaroaren 26an, 20:30ean.
  • Sarrerak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: