San Pio X aurreko plazatxoan lanak bukatzen
Plazatxo horretan edadetuen intereseko bi gune biltzen dira: Ipuruako jubiletxea eta San Pio X eliza. Egin diren lanen helburuak ingurunea berrantolatu, azpiko garajeetarako ur filtrazioak konpondu eta irisgarritasuna hobetzea ziren, arkitektura-trabak gutxituz.
Helburu horiek bete dira orokorrean, baina aurkitutako soluzioak beste arazo batzuk sortu ditu zenbait auzokoren ustez.
Batetik, koskaz betetako gune bat sortu da, eskaloitxoak han eta hemen, argazkian ikusi daiteken moduan. Horrek adin jakin bateko jendeari arriskua gehitzen dio, koska horietako asko txikiak dira eta gainera.
Bestetik, forma borobila bukatzeko egin den ertz arriskutsua dugu, argazkian ikusten den hau hain juxtu:
Batetik, ertz arriskutsua da, gainera erori ezkero zauriak sor ditzazkeena. Bestetik, hain hestua izatean ez ikusi eta estropozu egiteko aukera handiak daude, batez ere elizatik jende asko ateratzen den uneetan, ezagun bat ikusi dugula urrunean eta hara joatean eta abar.
Udaleko arduradunei iritsi zaizkie kexak jadanik eta orain ikusi beharko dugu zer erabaki eta egiten duten.