Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / San Cristobal kalea planoan

San Cristobal kalea planoan

EibarOrg 2009/01/31 12:05
Paziano Arosa kalekoek azaroaren 23an bozkatu zuten beraien kalearen inguruan. Erabakia San Cristobal izena berreskuratzearen aldekoa izan zen. Jadanik badugu kale izen zuzendua dakarren mapa bat.
San Cristobal kalea planoan

San Cristobal mapan

Auzoa sortu zenean jarri zitzaion San Cristobal izena kaleari. Trantsizio garaian, 1978. urtean,  izen asko zuzendu ziren eta horien artean San Cristobal kalea Paziano Arosa bihurtu zen.

Hala ere 30 urtetan San Cristobal izenari eutsi diote auzokoek neurri handi batean, eta azkenean Udalak kontsulta egitea erabaki zuen, herritarrek San Cristobal nahi zuten ala Paziano Arosa mantendu.

Esan bezala, San Cristobal izenak irabazi zuen, eta ondoan duzue izen hori dakarren lehenengo planoa. Planoa osorik ikusteko OpenStreetMap-era joan besterik ez dago: San Cristobal edo Paziano Arosa.

Kontsulta egitearen erabakiak ere izan du eztabaidarik, agian gai berdina herriko beste kale askotan planteatu daitekeelako, eta etengabeko zuzenketak egitea soluzioa ez dela pentsatzen dutelako batzuk.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: