Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / San Andresetako kartel irabazlea

San Andresetako kartel irabazlea

EibarOrg 2009/10/30 12:26
Laster izango ditugu Eibarren San Andres jaiak eta dagoeneko badakigu zein izango den jaietako kartela. Juan Manuel Esnal elgoibartarrak irabazi du, barazkien bitartez margotutako behi honen bitartez.
San Andresetako kartel irabazlea

San Andresak 2009

Juan Manuel Esnal elgoibartarrak irabazi du 2009ko San Andres kartel-lehiaketa. Ingeniari teknikoa da lanbidez, baina diseinu eta grafismo kontuetan ere esperientzia hartzen hasi da azkenaldian. Aurten bertan zazpi kartel lehiaketa irabazi ditu, Eibarko “SanAndresak 2009” Kartel Lehiaketa azkena (lan irabazlea argazkian).

Zorionak irabazleari.

etiketak: jaiak, kultura
ramon
ramon dio:
2009/10/31 11:09

Gogoratu guztioi Azaroak 28an, San Andres jai programan Eibarko Txirrindulari Elkarteak Txistorra eguna ospatzen dugula, badakizue txistorra ona, sagardoa etabar. Eta aurten sekulakoahalegina egin dogu eta Azoka zozketa mundiala antolatu dugu, Lehen saria 750€ko balioa du, Euskola Label, Jakion, Baque, Pates zubia produkto ederrekin eta eibarko denda eskainitako beste batzuekin, 5 bigarren sari 100€ baliokoak, Jakion, Pates zubia , Baque eta Kalitatea produktoekin eta 90 3garren sari 15€ baliokoak, kalitateko produktoekin. Zozketa saldutako txartelekin bakarrik egingo da, beraz zerbait tokatzeko aukera asko. Horrela kirola, elikadura sanoa eta baserria lotzen sahiatzen gara, mikroekonomia versus makroekonomia borroka horretan. Lehengo astean baserritarren martxa Eibartik pasatu zen. ¡Atozte¡ ongi pasatu eguna gurekin batera eta lagundu egin iezauguzue denboraldiko aurrekontua betetzeko sosak ateratzen. Etorri eta izan untsa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: