Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Roberto Perez, Ondo gogoan

Roberto Perez, Ondo gogoan

EibarOrg 2010/12/07 23:07
Hamen dozue, juan dan zapatuan Roberto Pérezen oroimenezko Untzagako ekitaldixan Trunboik zoragarri kantau eban bere bertso edarra.

Ondo goguan!

Berrogei urtez isildu dute
Robertoren heriotza
demokrazia benetakoak
sentituko luke lotsa
inoren alde esku hutsian
erabiliaz ahotsa
armarik gabe zihoan arren
jaso zuen bala hotza
egun horretan erdibittu zen
aita t´amaren bihotza

Berrogei urtez isiltasuna
erraietako samiña
lagun artean arindu zaie
etxekoei bihotzmiña
hauek badute aintzinatikan
oroimenaren premiña
sufridu dute eta ez gutxi
beste hainbatek adiña
biktima zein den aukeratzeko
nork jarri du esamiña?

Hara Roberto borrokalari
libertadeen laguna
adiskideok nahi dugu sortu
oroimenaren eguna
ekin ta ekin jardungo dugu
zaittian zu ezaguna
geroa, behintzat, izan dedila
gaurkoaren oihartzuna
ta etxekoek jaso bezate
dagokien begiruna.

Roberto Perez Jauregi, 40 urte hil zutela

etiketak: Politika
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: