Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Pelikula grabatzen Eibarren

Pelikula grabatzen Eibarren

EibarOrg 2011/02/28 20:05
Gaur hasita eta pare bat egunez, pelikula bat grabatuko da Eibarko kaleetan: "El precio de la libertad". Mario Onaindia eibartarraren bizitzari buruzko filma.
Pelikula grabatzen Eibarren

Grisak Eibarren. Argazkia: Luistxo Fernandez

Gaur grisak ibili dira Eibarren. Horrelaxe kontatu du Luistxok Eibartarrak zerrendan: "Estaziñoko zubian ikusi ditut, GRISAK!!! Pelotak botatzeko rifleekin, lau uniformatu, aspaldiko polizia nazionalaren trajeekin. Pelikula bat grabatzen dihardute, bueno TVErako bi ataleko telefilm bat, El Precio de la Libertad izenekoa, Mario Onaindiaren bizitzaren gainekoa." Eta alboko argazkia ere atera du (4 gris estazioko zubia zeharkatzen).

El precio de la libertad. Horixe da Mario Onaindiak 2001. urtean argitaratutako memoria-liburuaren izenburua. Eta horixe izango da pelikula berriaren izena. Joaquín Trincadok zuzendu eta ekoiztuko du, ETB, TVE, Jaurlaritza eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzarekin.

Mario Onaindiaren bizitzaren inguruko filma da, 60-70 hamarkadetan kokatua, eta azken asteotan ari dira grabatzen (Bilbon hasi eta Euskal Herriko hainbat herritan). Eibarren ere bai, jakina, Onaindia Eibarren bizi izan baitzen hainbat urtez. Amaña auzoan bizi zela sartu zen ETAn 60ko hamarkadan. ETApm-ko kide izan zen 70. hamarkadan eta heriotz-zigorra jaso zuen Burgosko prozesuan. Ondoren, ETA utzi eta Euskadiko Ezkerran sartu zen; geroago PSEn. Eusko legebiltzarkide izan zen eta baita senadore ere. 2003. urtean hil zen.

Antzezleen artean, Quim Gutiérrez katalana (Mario Onaindia), Andres Herrera (Teo Uriarte) eta Iñaki Rekarte (Juan Mari Bandrés). Eurekin batera, Alex Angulo, Leyre Berrocal, Paco Sagarzazu, Ramón Barea eta Mikel Losada.

etiketak: zinema, kultura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: