Patxi Usobiaga Munduko Txapeldun
Mikel Larreategi
2009/07/05 12:54
Txinako Xining hirian jokatu den finalean txapeldun izan da Patxi Adam Ondraren aurretik.
Patxik bere helburua bete eta Txinako Xining hirian jokatu den 2009ko Munduko Txapelketa irabazi du. Patxik bidearen gorengo puntaraino igotzea lortu du TOP eginez eta eskalatzaile bat bakarrik falta zela sailkapenaren buruan kokatu da. Adam Ondra txekiarra azken presatik hurbil erori ostean bigarren gelditu da eta eibartarra txapeldun izan da.
Zorionak Patxi !
Informazioa Patxiren webgunean, Munduko Eskalada Federakuntzaren webgunean eta Eibarko Klub Deportiboan.