Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Orkatz bat hil da autoak harrapatuta

Orkatz bat hil da autoak harrapatuta

Gari Araolaza 2010/04/17 07:47
Apirilaren 16ko gauerdi aldera orkatz bat hil da Eibarko saihesbidean kotxe batek harrapatuta. Lan bidaia batetik zetozen eibartar pare batek ilunpean aurkitu duten aurrez-aurre eta ezin izan duten kolpea saihestu.
Orkatz bat hil da autoak harrapatuta

Saihesbidean hildako Orkatza

Aspaldian honelako animalia ugari dabil inguruotan, aurretik ere ikusi dira Deba ibaian eta baita Eibarko Milaflores inguruan ere. Oraingoko orkatz hau Azitaindik gertu azaldu da.

flap
flap dio:
2010/04/20 12:43

Gero eta gehiago topa daitezke mendietan... Joan zen zapatuan 6 orkatz ikusi nituen Kalamuako inguruan...

oier
oier dio:
2010/04/27 12:05

Orkatzak mordua ugarittu dira azken urtiotan. 1900 urte inguruan desagertu ziran Gipuzkuan. Naparruan eta Araban birpopulaketa programak hasi ziran 1990 urtetik aurrera, eta azken urtiotan geureraiño heldu dira. Orkatzen plagia haundixa dala diñue. Kontua da territorixo zabal baten ibiltzen dirala, eta hemen ez dakela depredadore naturalik. Basarrittarrak izan ziran orkatzen kaltiak ezagutzen lehelenguak, batez be arbolak hil egitten dittuelako (arbola gaztiak gehixenbat),zurittu eta gero. Oin, errepidietan eta autobidietan agertzen hasi diranetik, gidarixendako arrisku bihurtu dira. Azken urtiotan orkatzak modu kontrolatuan ehizatzia baimendu dabe Gipuzkuan (2008xan 319 orkatz hil zittuen modu ofizialian).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: