Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Oporrak Afariketan" udako aisialdi-programan izena emateko epea irekiko da

"Oporrak Afariketan" udako aisialdi-programan izena emateko epea irekiko da

EibarOrg 2011/05/03 09:52
Datorren astean, maiatzaren 9an hasi eta 12a arte, irekita egongo da Oporrak Afariketan eta Jolasetan egitasmoetan izena emateko epea. Izen-ematea Indianokua Gaztelekuan egin behar da 11:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitartean.

Oporrak Afariketan egitasmoa LHko 1-6 mailetako umeei zuzendua dago. Aurten bi txanda egongo dira: lehena, ekainaren 27tik uztailaren 8ra; eta bigarrena, uztailaren 4tik 15era. Jolasetan egitasmoa, berriz, 5 urteko haurrei zuzenduta dago, eta txanda bakarra izango da, ekainaren 27an hasi eta uztailaren 8 arte, goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Egitasmo hauen helburuen artean aisialdi hezitzailea eskaintzea eta Eibarko ume eta gaztetxoei eskolaz kanpo ere euskaraz jarduteko aukera eskaintzea daude.

etiketak: haurrak, euskara
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: