Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Oporrak afariketan eta udan jolasetan

Oporrak afariketan eta udan jolasetan

EibarOrg 2012/05/04 09:36
"Oporrak afariketan" eta "Udan jolasetan" egitasmoen izen ematearen irekiera.

Eibarko udalak babestutako eta antolatutako "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasetan" udaleku irekietan parte hartzeko izen emate epea honako hau da:

Izen emate data: maiatzaren 7tik 10era (biak barne)

Ordutegia: goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Non: Indianokua gaztelekuan (Muzategi kalea, 3.)

Oporrak afariketan:

Lehen hezkuntzako haurrek jarraian azaltzen diren bi txandetatik bat aukeratu beharko dute:

1go txanda: uztailaren 2tik 13ra

2. txanda: uztailaren 9tik 20ra.

Udan jolasetan:

Haur hezkuntzako 3. mailako haurren egutegia honako hau izango da:

Uztailaren 2tik 13ra.

Izena emateko horriak Pegoran, Portalean eta ikastetxeetan lortu ahal izango dituzue.

J.
J. dio:
2012/05/07 13:29

Harrigarria da Eibarren hain ordutegi eta egutegi eskasa izatea udaleku irekiek. Urruti gabe, Elgoibarren astebete lehenago hasi eta 10 egun beranduago bukatzen dira, eta ordutegia 9.00etan hasten da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: