OpenStreetMap (OSM) ikastaroa barikuan Eibarren
OSM (Openstreetmap) eta Euskalmapa proiektuak hazten ari dira Euskal Herrian. Geroz eta erabiltzaile gehiago dabiltza mapak editatzen eta ikastaro honekin JOSM erremintarekin errazago lan egiten erakutsi nahi diegu. Erabiltzaile berriek izaten dituzten bi arazo nagusiak konpontzen ahaleginduko gara: instalazioa eta oinarrizko lehen pausuak.
- Noiz: urtarrilak 22, ostirala, arratsaldeko 17etan
- Non: Tagzaniaren bulegoan, Eibarren
- Izen-emateak: hemen (doako ikastaroa)
Erabiltzaileen hazkunde hori bi arrazoiengatik eman dela uste dugu: aspaldian antolatzen ari diren mapa-jaiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bere B5M datu geografikoak askatu izanak. Liberazio honi esker hainbat erabiltzaile hasi dira datuekin jolasean. Horra adibide moduan Asier Etxebestek B5Mtik OSMra atari edo peorak esportatzeko egin duen programa edota Asier Arsuagak lortu dituen WMS berriak (beheko irudian eraikinen WMS-a Lazkaon).
Ikastaroan gai hauek beste batzuetaz jardungo dugu. Nahiz eta OpenStreetMap ez gehiegi ezagutu, animatu eta etorri ikastera.
- Noiz: urtarrilak 22, ostirala, arratsaldeko 17etan
- Non: Tagzaniaren bulegoan, Eibarren
- Izen-emateak: hemen (doako ikastaroa)