"Oh happy day!" finala zuzenian Untzagan bertan
"Oh Happy Day!" ETB1 kateko programa ezaguna da. Abesbatzen arteko lehiaketia da, Klaudio Landak aurkeztuta. Bigarren ediziño honetan 9 herrittako taldian lehiatu dira, tartian Eibarko talde bat: Donibane, Donostia, Durango, Eibar, Irun, Mallabia, Orio, Tolosa eta Astigarragako abesbatza.
Datorren zapatuan, apirilan 24an, izango da final haundixa eta bertan Eibarko taldekuak egongo dira, Mallabia eta Astigarragako abesbatzekin batera.
Hori dala eta, Untzagako plazan pantailla haundi bat ipiniko dabe, nahi daben guztiak bertan alkartu eta finala alkarrekin ikusteko.
Final horretan botua emoteko aukeria be zabalik dago. SMS bat bialdu bihar da 25303 zenbakira: OHD EIBAR.
Eibartarrek egindako aktuazioen bideoak Youtuben daude eta hona ere ekarri ditugu: