Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Nafarrua eta bakia"

"Nafarrua eta bakia"

Asier Sarasua 2008/04/09 12:30
Hamairu bertso, Trunboik jarriak, Xenpelarren "Iparragirre abilla dela..." doiñuan kantatzeko.

 

NAFARRUA ETA BAKIA


I
BAKIA GORA BAKIA BEHERA
BERBIA DABIL AHOTAN
KONTZIENTZIAK ESNATZEKO EI
NORBERANA, BARRIZ, LOTAN
NIRE GANBARA HONTAN
GOGUAN DAKAT O.T.A.N.
ETA HIL DITTUAN DANAK
HORREN BAKIAN SINISTIAK BAI
EMOTESTAZELA LANAK

II
TXAKUR TXIKIXAK ZAUNKA TXIKIXA
HAUNDIXAK HAGIN ZORROTZAK
BERIA EITTEN EZ DABENIAN
LASTER DIRA GERRA HOTSAK
GEROKO HERIOTZAK
ETXEKO ZEIN ARROTZAK
BAKIAREN IZENIAN
DIRUA DABE HELBURU BAKAR
HORTARA DABIZENIAN
 
III
GERRIA EGIN DIÑO ERROMAK
BIZI NAHI BOZU BAKIAN !
IKASLE ONAK AURKITTU DITTU
ESPAÑIAKO PARTIAN
JARRI ZIAN ATIAN
ETXEKUON KALTIAN
BARRUKO DANAZ JABETUZ
ARIMA BERA ERUN EZ DEIXEN
IBILI GAITTIAN KONTUZ
 
IV
HISTORIXIAK ERAKUSTEN DAU
HEMEN DAGON EGOERA
EZ DA OINGUA GARBI ESANDA
LEHENDIK DAKARRE JOERA
MILA URTEKO BERA
NAFARRUA BENDERA
EKARRI ARTEKO LANA
OIN PROBINTZIA BIHURTU DABE
AURREZ ESTADUA ZANA
 
V
LARRIOJAKIN HASIKO ZIRAN
GERO ARABA OSUA
GIPUZKUAKIN JARRAITTU ZEBEN
ITXASORAKO PAUSUA
HAURA SASOI LAUSUA !
 HARRO, BAINA AUZUA
OSTUTAKO LURSAILEKIN
BARRIRO GEUREGANATZEKOTAN
BIHAKO DETSAGU EKIN
 
VI
“DEMOKRAZIA DALA NAGUSI
LORTU ZEINKE NAHI DOZUNA
GAUZA BAT EZIK GAINERATU DAU
HERRIXAN ASKATASUNA
HORIXE DA LAGUNA
GUK EGINGO DUGUNA
ZUEN ASKE GURIAKIN
LEGE NAUSIXA GOGOR EZARRI
JARRAI DEIZUEN GUREKIN”
 
VII
ETXEKO BATZUK KONFORME DARE
NAHIZ EZ DESKUEN ESATEN
HASARRE PLANTAK UGARI BAINA
OHERATU OHE BATEN
OTSUAK EZ DAU JATEN
OTSOKIRIK HAINBATEN
DIÑO ESAERA ZAHARRAK
GERUAGO BE JASOKO DIRA
NAFARRUAN BARRI TXARRAK
 
VIII
NAFARRUA GAUR KOLONIA DA
IKUSIZUE BESTELA
INGURUKUAK ZELAN DABIZEN
BANATZEN GURE PASTELA
BAKE HAU DA USTELA
NAHI EZBOZU, KARTZELA
BESTE MILLA BAT URTIAN
EZ DOT USTE NIK NAHIKO DOGUNIK
JARRAITTU HOLAN KATIAN
 
IX
BIHAKO DOGU ZEOZER EGIN
URTETZEKO ZULOTIKAN
EZER GUTXIKIN GERATU GEINKE
JOKATUAZ POLITIKAN
ZER DATOR BA HORTIKAN?
EZEREZA PRAKTIKAN
GUTXI BATZUEN JOLASA
JOKATU DEIGUN IRABAZTERA
GEURIA DA ETA PLAZA
 
X
INDAR GUZTIAK BIHAR DITTUGU
HASI GAITTIAN BILATZEN
KULTURA LANDUZ LORTUKO DOGU
JENTIA JUAN DEIN PILATZEN
JAKINDURIA BATZEN
GEROKUA PRESTATZEN
ETORKIZUNA HELBURU
DANON BULTZADAZ IRAUNGO DAU TA
BESTE MILA BAT INGURU
 
XI
ARRAZOIA DA GURE ALDEKO
INDARRA DAKE BESTIAK
HORRERI ARMAZ KONTRA EITTEKO
USTELAK DIRA USTIAK
GEURIARI EUSTIAK
BATUZ INDAR GUZTIAK
EKARRIKO DAU ONURA
HASI GAITTIAN BIDIAN ETA
HELDUKO GARA O.N.U. RA
 
XII
NAFARRUAKO BANDERA DOGU
O.N.U.RAKO APROPOSA
POSTE GAINEAN IKUSTE HUTSAK
EMONGO LESKIGU POZA
LIBERTADIAZ GOZA
JASUAZ GURE BOZA
BESTE GEHIXENAK MODUAN
LEHENAGO GINAN APURRAZ GAIN
ZORIONTSUAO ORDUAN


III
EZ NEKAN ZETAN JARDUNIK HONEK
BERTSO KASKARROK IPINTZEN
HAMAIRUKO HAU NEBAN GUSTOKO
FRAILE DOZENA DA DEITZEN
HONI DETSAT NIK GEHITZEN
EIBARRERAZ ESKEINTZEN
DETSUDALA IRITZIXA
ZER DERITZOZUN NAHI NUKE JAKIN
ESPERO DOT ZURE DEIXA.
 
EIBAR 08-04-08 MENDEBALDEKO NAPARRA
Trunboi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: