Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Matsarian zerbait gertatzen ari da" erakusketa Portalean

"Matsarian zerbait gertatzen ari da" erakusketa Portalean

EibarOrg 2012/01/02 12:05
Auzoaren iragan, orain eta etorkizunari buruzko erakusketa elkarreragilea izango dugu ikusgai Portalean. Urtarrilaren 20tik aurrera.
"Matsarian zerbait gertatzen ari da" erakusketa Portalean

Irudia: Galdiano.com

MATSARIAN ZERBAIT GERTATZEN DA erakusketa bat baino gehiago da. Zentzu bikoitzeko ikasprozesu bat da.
Alde batetik, herritarrak hirigintza desberdin batera, gizakian eta haren bizi kalitatean zentratzen den batera, hurbiltzea proposatzen da. Bestetik, auzoaren etorkizunari buruzko, eta ondoren herriari buruzko, herritarren nahiak, sentsazioak eta iritziak jasotzeko asmoa du. Matsarian gertatuko dena guztion artean erabaki dezakegu.

reakt kolektiboa-k, arkitektura eta hirigintzaren bitartez, lehendik badagoen hiriaren eraldaketan ematen diren jokabideak ikertzearekin erlazionaturik dauden interes eta kezka berberak dituzten pertsonak biltzen ditu. Gure kolektibo honen ustetan, aipatutako eraldaketa horrek, ingurumenarekin adosturiko biztanle guztiei bizi-kalitatea emateko gai den hiri errealitate barneratzaile, era askotariko eta konplexu baten eraikuntza orokorle baterantz jo beharko luke.

reakt kolektiboa UPV/EHU-k antolaturiko Eraikuntza Jasangarria eta Efizientzia Energetikoa Masterra-ren hirugarren edizioan sortzen da.

Edizio bakoitzean ikasleek lan praktiko bat burutu dute. 2010/2011-ko edizioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, praktika Eibarko (Gipuzkoa) Matsaria auzoan garatzea erabaki du, bere hirigintza eta ingurumen arazoengatik eta bere degradu eta konplexutasun maila altuagatik aukeratua izan delarik.

etiketak: Erakusketak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: