"Martixan 30 urte". J.M. Gisasola "Trunboi"ren bertsoak torturaren inguruan
MARTIXAN 30 urte
I
Hogetamar urte juan dira
ezingo dau ahaztu baiña,
sasoi haretan sufridu ebanak
estaduaren hazaiña
Arregi hil zeben lehenengo
emongo
zetsen guraiña
bakardadian
neurtuko zeban
min sakon haren tamaiña
torturia dabe eskeintzen
askegurian ordaiña
politiko, prentsa, elizak
hau estaltzen lan bikaiña
noiz hartuko detsagu
behingoz
injustiziari gaiña?
iñoizko baten sartu deiñian
demokrazian España.
II
Hogetamar urte honetan
gauzia ez da aldatu
lehengo lepotik dake burua
ezin da hori ukatu
herri hau gura dabelako
kate zaharretik askatu
torturiaren burdingorixaz
millaka dabe markatu
bañerako ur zikiñetan
karterua akabatu
tolosar bixak ebaindu eta
karepian lurperatu
siñistu nahi bada ez bada
demokrazian da gertatu
alde bakarrak bihar ete dau
gaur barkamena eskatu?
III
Guzurtzat jo dabe batzuek
tartian, gure herrixan
udazkeneko pleno batian
geratu zan agirixan
“hala balitz be, ondo dago”!!!
batek han min emon nahixan
ez dakixola tokau berari
egotia hor azpixan!!
hotz hotzian torturatzen da
kuartel ta komisarixan
inpunidade osoarekin
estaduaren kerizan
halakorik ez da izango
datorren sasoi barrixan
justiziazko bakia erne
deiñian Euskalerrixan.
Doiñua: Martxa baten lehen
notak
2011-01-20
J.M. Gisasola, "Trunboi"