Maritzuli dantza konpainiaren Aurrez Aurre Coliseoan
Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, euskal dantza tradizionalaren mundu harrigarrian barrena bidaia hunkigarria planteatzen du Maritzulik ikuskizun honetan. Lapurdiko inauteriei edo Zuberoako maskaradei begi berriekin begiratzen die Maritzulik. Maskaraden kasuan, Jon Iruretagoienak egindako ikerketa eta birsortze lanak taulan ikusteko parada eskaintzen du.
Bestalde, Italiako berpizkundeko dantza eskolen tradizioa eta euskal dantza tradizionalaren arteko lotuneak bilatzen ditu "paperezko jantziak" izendatu duten atalean. Ijitoen kultura, ijitoek han eta hemen jaso, bere egin, eta berriz guri eskaintzen diguten hori oinarri hartuta "Ando drom" atala eskainiko du Maritzulik.

Ikuskizunean zehar jantzi eta apainketa lan harrigarria eskaintzen du Claude Iruretagoienak, eta Aiko taldeak ikuskizunerako sortutako musikaren graziak atontzen du dantzarien lana.
Betti Betelu-ren ikasle izan zen Claude Iruretagoiena, eta Juan Antonio Urbeltzekin trebatu da tradizioa eszenaratzeko ezagutzan. Xirula-mirula, Ixtorio-misterio, Ingura-mingura, Cote-cour cote-jardin eta Kutx ala pil ditu aurretik Maritzulirekin egindako ikuskizunetako batzuk.
- Zuzendari artistikoa: Claude Iruretagoiena
- Koreografoak: Claude Iruretagoiena, Christine Grimaldi, Jon Iruretagoiena, Celine Duperou.
- Aholkulari artistikoak: Malandain-Ballet Biarritz, Juan Antonio Urbeltz..
- Dantza irakasleak: Jon Iruretagoiena, Celine Duperou, Oscar Lucas Gaiza, Amaia Ausan Arretxe.
- Dantzariak: Maritzuli Konpainia (Biarritz), Eraiki dantza taldea (Behobia)
- Musika zuzendaritza: Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena
- Musikariak: Aiko taldea
- Jantziak: Claude Iruretagoiena, "Les petites mains", Nicole Rio (tailer zuzendaria)
- Osagarriak: Annie Onchalo
Maritzuli
Konpainia: Aurrez aurre
2010eko maiatzak 23, igandea, 19:00
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera: 8 €
Kaixo Oier, joaten sahiatuko gara. Gustora irakurriko dut hire kronikatxoa, zenbait hazalpen teknikoekin ere (ez larregi neu behintzat ez nituzke ulertuko eta) horrela joaten ba naiz ea zerbait ikasten dudan eta joaten ez baniaz bar irakurtzen enbiditxoa pasatuz pizkatxo bat gozatu. Eskerriasko, baita ere abixua pasatzearren