Marisol Aranzeta andereño ohia hil da
EibarOrg
2010/01/06 21:56
Aste honetan hil da Marisol Aranzeta, Eibarko ikastolak ezagutu zuen lehenengoetariko andereñoa.
Aste honetan hil zaigu 60 hamarkadan zezenplazako alboko gelan andereño izan zen Marisol Aranzeta.
Andereñoen inguruko webgune berrian (Andereño.com) baditu zenbait aipamen Marisol Aranzetak. Serafin Basaurik Ahotsak.com webgunean ondo gogoratzen duenez, Marisol Aranzeta eta Maritere Munduate izan ziren Eibarko Ikastolako lehen andereño biak.
Nere kontakizunian esaten dorana da, ikastolako guraso ardurak hartu nittuanian, 66xan, andereño bi eguazela: Maitere Munduate eta Marisol Aranzeta. Eibarko ikastolan lehelengo andereñua Maitere Munduate izan zan.