Maialen Araolaza eibartarra OT telebista-saioko irakasle izango da
Espainiako telebistako saiorik ezagun eta ikusiena izan da azken urteotan OT (operación triunfo). Aurten berrikuntza handiekin omen dator eta atzo izan zen edizio berriaren aurkezpena. Pilar Rubio izango da aurkezle, Nina itzuliko da zuzendari lanetara, eta eibartar bat ere izango dugu irakasleen artean: Maialen Araolaza.
Maialen Araolaza fisioterapeuta da eta Bartzelonak Universitat Internacional de Catalunyan irakasle. Musikaria eta txelojolea ere bada. Bartzelonako Liceo antzokiko fisioa izan da eta baita Espainiako Hockey selezkiokoa eta Joaquim Blume egoitzakoa ere. Une honetan Club Natació Sabadell-eko fisioa ere bada.
Zorterik handiena proiektu berri honetan, Maialen.
Oier g, zeuk ere aukera izango bazenu, paper ona egingo zenuke OT horretan, Azpimarran egiten duzun eran. Ander Izagirrek idatzitako artikulu hau aproposa da gai honetarako. Aberasgarria da horrelako tokietan aritzea. Ziur Maialenek abeslari izan nahi dutenei asko lagunduko diela, baina berak ere asko ikasiko duela saio horretan. Eta zeinek daki, akaso hurrengo edizioan tokitxo bat egingo dizu bere ondoan!