Liburutegixa irekita
Josu Mendicute
2008/04/04 11:38
Gaur irekiko dabe Eibarko Juan San Martin liburutegixa, hainbat asteko lanen ostian.
Aste Santuko oporretan itxita egon ostian, gaurtik aurrera irekita egongo da atzera be Eibarko Udal liburutegixa. Azterketa garaixetan gaiñezka egoten da liburutegixa, eta egindako lanen ondorioz 54 pertsona gehiagorentzako lekua egongo da. Guztira 400 metro karratu haundixagua da orain Udal liburutegixa. Hau lortzeko inbersiñua 767.900 eurokua izan da. Portalea kultura etxian kokatutako udal zerbitzu honetan wifi sare irekixa dago.
Iturrixak (gazteleraz):
Albistia "zapaldu" destak, Josu!
Atzo egon nitzuan liburutegi barrixan. Ederto geratu da.
Lehengo aldia, antzera (pixkat zabalago?), baina barrikuntzak argi ikusten dira.
Aipagarrixena, umien liburutegixa: argitsua, zabala, 2-3 gela banatuta (txikixenendako, ikasteko...), eta argitalpen gehixago...
Umien liburutegixak, gaiñera, beran sarreria eukiko dau taberna ondotik; ez dira sartu biharko liburutegittik barrena.
Ederto geldittu da, bai. Laster txiki, seguru asko, baina ederto geldittu da.
Hori bai, Wifixa ez da ondo hartzen liburutegi guztian... Asko haundittu da eta!