Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Larunbatean dolu eguna Eibarren

Larunbatean dolu eguna Eibarren

Mikel Larreategi 2010/04/09 13:29
Ostegunean Elgoibarren izandako istripuan hildako lau gazteak eta Marokon joan zen astean hildakoa gogoan, Eibarko Udalak dolu eguna izendatu du apirilaren 10a.
Larunbatean dolu eguna Eibarren

Argazkia: Jabi Leon (Noticias de Gipuzkoa)

Zorigaiztoko ezbeharra N-634 errepidean, Elgoibar eta Maltzaga artean (Saturixo baserritik gertu), gertatu zen atzo (apirilak 8), 20:30ak aldera. Volkswagen Transporter furgoneta batek eta Volkswagen Golf auto batek aurrez aurre elkar jo zuten. Talka bortitzaren ondorioz, autoan zihoazen lau bidaiariak barruan harrapatuta geratu ziren eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten. Istripuaren ondorioz, 17 urteko neska bat hil zen tokian bertan, eta beste hiru pertsona (16 urteko bi neska eta 20 urteko mutil bat) Mendaro, Debagoiena eta Donostia ospitaletara eraman zituzten. Gauerdia izateko gutxi falta zela, gizonezkoaren (gidaria) heriotzaren berri eman zuten Donostia Ospitaletik. Oso larri zegoen neska ere hil egin dela jakitera eman berri du Ertzaintzak. Donostia ospitalean hil da.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, furgonetan zihoazen bi bidaiariak (38 urteko emakume bat eta 32 urteko gizon bat) Debagoieneko Ospitalera eraman zituzten.

Istripua izan zuten ibilgailuak errepidean gurutzatuta geratu zirenez, N-634 errepidea itxi eta zirkulazioa Elgoibartik bideratu behar izan zuten. Gaueko hamabiak jota zirela zabaldu zuten berriz errepidea.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, zorigaiztoko ezbeharra zerk eragin duen argitze aldera. Hildakoak Eibarrekoak zirela jakinarazi dute Herrizaingo Saileko iturriek. 

Albistearen testua: Elgoibarren.net. http://www.elgoibarren.net/content/view/2313/1/

Laugarren zauritua ere ostiral arratsaldean hil da.

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: