Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Torrekua inguruan gertatzen ari diren mugimentuaz ba dut kezka bat. "El Corte Ingles" ez dago dudarik jendea erakarriko duela, horrek Eibarko komertzioan izan zezaken eragin negatiboa zeharkatzeko Errebal Center asmatu zuten Bipolaridade etiketarekin. Eroskik "El corte Inglesen" eragin fagozitantea ez jasatzeko bere komertzial gunea ia bikoiztu egingo du "haundien" estrategia erabiliz. Gainera, eta udaletik ez dute ezer garbirik esaterik nahi, badirudi Balentziagako eraikuntza zegoen zoru horretan ere Komertzio haundi gehiago doiazela (akaso Decatlon bat). Nere bildurra hauxe da Errebal ez dakit noiz egingo duten (egiten badute eta orain ez dut eztabaida hau jorratzerik nahi), Biporaridadea martxan hasteko denporarik ere ez da izango, ze "el corte inglesak" ipiniko du martxan Torrekua inguruko Monopolo eta akaso monopolio bihurtuko den gunea. Gainera kontuan izan behar da, hor inguruan egongo diren aparkalekuak Eibarren inun egongo ez direla, eta bestalde Barrenengua itxita egon denean argi asko hasaldu da Eibar ez dala kapaz kanpotik "zentrora" etor daitekeen trafikoa jasatzeko, bestalde oso erraza izango da bariantetik Torrekuara urbiltzea. Irakurri ditut baita ere orain gutxi Malagan Agora iardunaldietan emondako konferentzien informazioak, bertan hain zuzen ere hiri kanpokaldeko komertzial guneak hiri komertzioen aurka zuzenean jotzen duela esaten zuten, edo hiri osoa "balorean" ipini behar dela jendea erakartzeko, kale zabalak eta erakargarriak, parkeak, oferta kultural ona, gastronomikoa, etabar. Ez diot itxura honik ikusten eta beldur naiz Eibarko betiko dendei gerta leikiokenez. Ojala guztiz erraturik banegok¡.
Lasai Ramon, egin gaur egun dagoenari argazkia, eta ikusiko duzu nola hobetuko dugun ingurua eta ez Eroskiren lokala bakarrik. eraikuntza horrek arazo latzak zeuzkan.
Mikel
Balentziagarena ere bai, agur Alfa, Lambretta, Balentziaga. Gu baino gehiago saiatu ziren eraikitzen gure arbasoak.
Ni lasai nago. Bainan komertziantea banitz ez, oso kezkaturik egongo nintzateke, eta era berean oso aserre. Ikusiko dugu urte batzuek pasa eta gero. Gauz bat, komertzial gune berri bat egiten denean, urte bat edo bi inguruko komertzioak nabaritzen dute zerbait, nobedadearen kontuak, gerora guztiz kontra dohakie. Hiria hobetzeko porlan gutxiago eta parke eta espazio zabalagoak behar dira, eta genduan (gutxi geratzen zaigu eta)patrimonioxua gorde eta berrerabili. Kaleetan umeak, nagusiak, elbarrituak, familixak umekotxeekin, erosleak ..., lasai eta gustora ibil daitezen kale eta hiriarren zehar