Txantxazelaixan jarritako karpa hankaz gora bota du haizeak
Haizea azpitik sartu eta gora altxatu du karpa lerro luzea. Bultzaka eta zarata handiekin karparen zati handi bat Juan Gisasola kaleraino eraman eta bertan erori da hankaz gora. Farolak, gabonetako argiak, bankuak eta erdian harrapatutako guztia apurtu ditu.
Txantxazelaiko beheko aldeko karpa izan da hankaz gora joan dena. Zati bat adinekoen egoitzaren aldean errepide gainean zintzilik geratu da eta beste zati handi bat 6-8 pegoren parean, errepidera erori da.
Udaltzainak, brigadako langileak eta suhiltzaileak ari dira karpa zatiak errepidetik jasotzeko lanetan. Iganderako euria iragarrita dago eta karpa lerro oso luzea da kaltetuta gertatu dena.
Argazki batzuk:

