"Kalamuako Parlamentua" jokoaren aurkezpena
- Lekua: Portalea Kultura Etxea
- Ordua: 7.30
- Aurkezleak: EibarOrg elkartea
Jokoa prezio merkeagoan erosteko aukera izango da, 14 euroan (bihartik aurrera 17tan).
Leire Narbaizak utzi du aurkezpenaren inguruko gogoeta bere blogean. Hementxe bere hitz batzuk:
"Gaur egingo dogu jokuan aurkezpena Portalean arratsaldeko 7,30etan. Bazan ordua! Urte bi biharrian emon eta gero esku artian izan dogu, eta politta da gure kumia.
Eibar.org-ko kuadrilla bat ibili gara horretan, 1200 galderatik gora prestatzen, zuzentzen, atontzen, diseiñatzen, maketatzen, danon eskura jarri ahal izateko. Umorez eta maittasunez egin dogu, horrelako produktu bat afektotik baiño ezin leikelako egin.
Eta izen hori zergaittik? Kalamuako Parlamentua leku bat dalako, Kalamua mendixan daguan toki berezixa. Bertan, jentia berba egittera juaten zan, "dibinuaz eta humanuaz"; hau da, mundua konpontzera. Horregaittik parlamentua. Horregaittik jokuan izena; geografixia, historixia, kirola, kulturia, euskeria, industrixia, naturia....gure herixakin zer ikusixan dakan ixa guztia hartzen dabelako!"