Julen Zabaletaren marrazkien liburua aurkeztuko da: "Eibar, Tintaz eta Lumaz"
EibarOrg
2010/11/25 17:25
Datorren ostegunean, abenduak 2, Eibarko Udalaren azkenengo argitalpena aurkeztuko da. "Eibar, Tintaz eta Lumaz", Julen Zabaletak egin dituen Eibarko 86 marrazki biltzen ditu. Aurkezpena iluntzeko 7.30etan izango da Portalea kultura etxean.
Datorren ostegunean aurkeztuko da Julen Zabaletaren liburu berriaren aurkezpena, Eibar, tintaz eta lumaz. Carmelo Urdangarinek, Jose Antonio Azpiazuk eta Silbia Hernandezek egingo dute aurkezpena.
Egoibarra bildumaren 37. liburua da hau eta Julen Zabaleta elgoibartarrak lumaz egindako 86 irudi biltzen ditu, Eibarko kale, eraikin eta historiaren inguruko testuekin batera.
Iturria eta argazkiak: Egoibarra.com