Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Juan San Martin beka, artea eta mendizaletasuna lantzeko

Juan San Martin beka, artea eta mendizaletasuna lantzeko

EibarOrg 2008/06/06 11:23
Eibarko udalak eta UEUk urtero antolatzen dute Juan San Martin ikerketa beka. Aurtengo deialdia egin da eta deialdi honetako gaiak ere zehaztu dira: artea eta mendizaletasuna.

Juan San Martin bekak bere zortzigarren edizioko oinarriak publikatu ditu eta aurten, artea eta mendizaletasuna izango gaiak. Arlo hauetako lan bat onartuko da azaroan eta diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Ikerketa proiektuak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 10era egongo da zabalik Eibarko Udaletxeko Pegoran. Lanak, bakarka edo taldean antolatu daitezke. Eskatzaileak diplomatuak edo maila horretako tituludunek izan behar dute eta lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.

Euskarazko titulazioari dagokionez, denek frogatu beharko dute gaitasuna. Eskabide orriarekin batera ondorengo agiriak aurkeztu behar dira: espediente akademiko zehaztua eta osatua (lantaldeen kasuan partaide guztienak), curriculum vitaea, titulazio eta merituen egiaztagiriak aurkeztu behar dira.

Dokumentu hauekin batera, gaiaren azalpena eta lana burutzeko proiektua idatziz azaldu behar dira, gehien jota 15 orrialdetan. Idatzi honetan lanaren ikerketa esparrua, aurrekariak eta gaiaren gaurko egoera, ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia, helburuak, materialak, bailabideak, lan metodologia, lana garatzeko kronograma, aurreikusitako emaitzak eta horien interesa.

etiketak: kultura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: