Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Josetxo Anitua musikari eibartarra hil da

Josetxo Anitua musikari eibartarra hil da

Luistxo Fernandez 2008/04/24 08:27
Cancermoon eta beste rock talde arriskatu batzuetan kantari izan zen Josetxo Anitua Aranzabal (Eibar 1964 - Bilbo 2008). Baita ere, azken hamar urte hauetan, Bilboko Kafe Antzokian disko-jartzailea. Herenegun hil zen Bilbon, eta gaur hilak 24 (osteguna) hileta izango da Eibarren San Andres parrokian, 19.00etan.
Josetxo Anitua musikari eibartarra hil da

Josetxo Anitua

Jugos de Otros, La Tercera en Discordia, Cancermoon, eta berrikiago Josetxo Grieta izan dira bera kantari aritutako taldeak. Rock arriskatua, ingelesez, egin ohi zuten Josetxok eta lagunek. Atom Rhumba eta Single taldeekin ere kolaborazioak egina da. Disko-jartzaile moduan, Bilboko Kafe Antzokian ere hainbat lagunek apreziatu dute bere lana eta gustua. ARGIA aldizkarian elkarrizketa polita egin zion behinola Fermin Etxegoien kazetari eta haren lagunak.

Hona euskarazko albiste pare bat, Sustatun eta Patxi Gaztelumendirenean. Honako bideo hau, Cancermoon-ena duela urte mordoxka bat.

Gaurko hiletaren ondoren, bere lagunak Nick Cave-ren Donostiako kontzertura hurbiltzekoak dira, Josetxo ere hara joango zelakoan.

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: