Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Jabier Zubiaurre hil da

Jabier Zubiaurre hil da

EibarOrg 2011/02/03 12:53
Jabier Zubiaurre hil da. Berrogetamar hamarkadan Eibarren eratu zan euskaltzale taldeko partaidia eta JAZ enpresian sortzaillia.

Atzo hil zan Jabier Zubiaurre Ezenarro eibartarra. JAZ Zubiaurre enpresa ezaguneko sortzaillia eta berrogetamar hamarkadan Eibarren eratu zan euskaltzale taldeko partaidia. 1959ko Euskaltzaindian biltzarrian antolatzaille; biltzar horretarako "Mogel eta burdingintza" deritxon ponentzia prestau eban. Eibarko Mogel Ikastolian sorreria be bultzatu eban.

Talde haretan zeguazen Jabier Zubiaurre, Imanol Laspiur, Serafin Basauri, Juanito San Martin, Bittor Kapanaga, Paulino Larrañaga, Jose Luis Ugarteburu, Jose Antonio Eizagirre...

Sasoi haretan euskerian alde bihar asko egin eban Jabierrek, harik eta JAZ (JAbier Zubiaurre) taillarra sortu eta enpresaren garapenian erabat murgildu zan arte. Horretxetan jardun eban erretirau zan arte.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: