Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Internet Eguna" Eibarren

"Internet Eguna" Eibarren

Fidenet 2010/05/06 10:30
Fidenet komunikazio zerbitzutik ondorengo mezua bidali dute. Maiatzaren 14tik 17ra Internet Eguna antolatuko dute Eibarren Euskaltelek eta Internet&Euskadik.

Maiatzaren 14tik 17ra Eibarko Astelena pilotalekua Interneten Euskadiko gune nagusi bihurtuko da. Internet Eguna, urtean behin izaten dena 3 euskal probintzietako bakoitzean, aurten Gipuzkoa aldera etorriko da, hain zuzen ere Eibarrera.

Ekimenaren sustatzaileak Internet&Euskadi elkartea, Eusko Jaurlaritza (SPRI eta KZgunearen bidez), Gipuzkoako Foru Aldundia, Eibarko Udala eta Euskaltel dira, eta guztiek hartuko dute parte datorren maiatzaren 7an Eibarko Udaletxean (Prentsa Aretoan) izango den prentsaurrekoan. Ondorengoak bertaratuko dira:

  • Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea
  • Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendaria
  • Ángel Irastorza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartearen eta Sistemen zuzendari nagusia
  • Nerea Lupardo, Euskalteleko Erakunde Harremanen zuzendaria
  • David Juanmartiñena, Internet&Euskadi elkarteko presidenteordea

Horiek guztiek Internetek hedabide berri gisa duen garrantzia azalduko digute, herritar guztientzat, nola gazteenentzat hala adinekoentzat, interesgarriak diren zerbitzu eta eduki ugari eskaintzen baititu. Antolatzaileek 4 egunez luzatu nahi izan dute festa handi hau, amaiera ekitaldiak Interneten Mundu Egunarekin bat egin dezan, maiatzaren 17an.

Hala, maiatzaren 14tik 17ra, Astelena pilotalekuan atonduko diren eremu ugarietan, Interneteko komunikazioaren teknologia guztien berri izan ahalko da. Gazteentzako eta helduagoentzako gune berezituak egongo dira eta hainbat produktu berri ezagutaraziko dira, horien artean, Reactable, musika elektronikoa konposatzeko ukipen mahaia, eta 3 dimentsioko gidatze simulagailua. Ezin duzu huts egin!

etiketak: Internet
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: