Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Indalecio Prieto euskal politikan, 1883-1962. Erakusketa Portalean

Indalecio Prieto euskal politikan, 1883-1962. Erakusketa Portalean

EibarOrg 2012/03/30 11:47
Gaur irekiko da Portalean, Eibarko kultur etxean, Eusko Jaurlaritzak Indalecio Prietoren heriotzaren 50. urteurrenean antolatu duen erakusketa: "Prieto euskal politikan".

Erakusketaren katalogoan aipatzen den moduan, “Errepublikazaleekiko elkarlanaren aldeko sutsua zen Prieto, eta Espainiaren -eta Euskal Herriaren- aldaketa eta modernizazioa Errepublikak ekarriko zituela uste osoa zuen. Diputatu probintzial hautatu zuten Bizkaian 1911n, eta Bilboko udaleko zinegotzi 1915ean. Horrez gain, diputatu izan zen, Espainiako parlamentuan, 1918tik 1923ra, etenik gabe. 1921etik 1923ra buru-belarri jardun zen Prieto Marokoko protektoratuko hondamendi militarrak zirela eta Espainia osoan hedatu zen monarkiaren aurkako mugimenduan, eta funtsezkoa izan zen haren partaidetza monarkiaren higaduran”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: