Iker Gomez eibartarrak dantza garaikidea dakar Coliseora

antzokian. Dantzari, koreografo eta sortzaile eibartar honek Ballet Eibarres-en, Juanita Unzuetakin eman zituen lehen urratsak. Ondoren Bartzelonako Institute del Teatren burutu zituen dantza ikasketak eta besteak beste Suiza, Alemania eta Holandan aritu da hainbat dantza konpainiekin lanean. Bartzelonako Mercats de les Flors zentro koreografikoak ekoiztu du Absurdo lana eta Europako Koreografo Gazteen ziklorako hautatua izan da.
Absurdo
Bi dantzari eta hiru musikari, dantzan, kantuan eta aktore lanetan aurkituko ditugu
ikuskizun honetan. Bost interpreteak absurdoa hartzen dute filosofia motoretzat bizitza ulertzeko ahalegin antzutik ihesi.
Dantza
Dadaismoak eragin handia izan du gaur egungo artean. Artea bera zalantzan jartzen zuten dadaistek. Probokaziorako joera eta materialen nahasketa eta collage-rako zaletasuna zor diegu besteak beste. Umorea ere inoiz ez zuten ahaztu dadaistek. Dadaismotik abiatuta dantza eta koreografian barneratzen da Iker Gomez, mugimendu espontaneoak bilatuz, ezarri gabekoa, ausazkoa landuz, energia eta emozio egoera aske eta indartsuak aurkitzeko.
Musika
Kepa Elgoibar, Daniel Gonzalez eta David Sanchez-ek osatzen duten PerroTeproduce musika eta soinu produktorak musikaren historiako sortzaile handienetako baten lanetik, Mozart-en Requiem-etik abiatzen dira. Konpasen ordena aldatuz, partiturak collage bidez osatuz edo latinezko hitzak asmatutako hizkuntza batekin ordezkatoz beraien interpretazio askea burutu dute.
Bideoa
Collage-a eta fotomuntaketa lengoia artistiko aske eta mugagabe baten bilaketan dadaistek sortutako adierazpen tresnak izan ziren. Iker Gomez-ek teknika horiek bideoaren fotogramen mugimenduari aplikatzen dizkie, eta bideoa, musika eta eszenan ari diren dantzarien loturak koreografiatuz ikuspegi eta dimentsio eszenografiko propioa garatzen du.
Azken batean, absurdoak, zentzugabetasunak laburbiltzen du dena.
Iker Gomez: Absurdo
2009ko urtarrilak 31, 20:30
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera: 8 €
