Ikastolak 50 urte: Mahai-ingurua eta bideo-emanaldia
Eibarko ikastola 1960. urtean sortu zen. Hasiera batean, erdi-klandestinitatean, "Academia Urco" izenarekin. Lehenengo klasea 1960ko martxoaren 11an eman zuen Mari Tere Munduate andereñoak Bidebarrietako etxe batean. Harrezkero, eta batez ere ikastolako gurasoen bultzadari esker, gutxinaka-gutxinaka handituz joan zen, Eibarko ikastetxerik garrantzitsuenetakoa bihurtu arte.
Ikastolaren historiaz hitz egiteko eta, gehienbat, hasierako urteen inguruan berba egiteko, mahai-inguru irekia izango da gaur arratsaldean Eibarren. Untzagako zaharren egoitzan arratsaldeko 7etan. Mahai-inguru irekia izango da, bertaratzen diren guztien artean esperientziak eta kontu zaharrak trukatzeko. Gainera, ekitaldiaren hasieran, ikastolaren sorrera laburbiltzen duen bideo txiki bat ere botako da.
Informazio gehiago: