Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ikastaroak urrian eta azaroan

Ikastaroak urrian eta azaroan

Asier Sarasua 2008/09/02 10:43
Urrian eta azaroan 3 ikastaro interesgarri izango ditugu Eibarren. Eibarko udalak antolatuta, "La gran pintura española"; Klub Deportiboaren eskutik, argazkigintza digitalaren ingurukoak. Hirurak ere, gaztelaniaz. Informazioa eta izen-ematea Portalean edo Pegoran.

La gran pintura española: El Greco, Velázquez y Goya

Helburua hiru margolari bikain hauek ezagutzea da: El Greco eta ekialdeko eragina bere margolanetan, kolore bizi eta forma bereziekin. Velázquez eta bere ezkutuko harmoniak, argia, espazioa eta giroa margotuz. Eta azkenik, Goya, izaera bizikoa eta neurriz kanpokoa bere margolanetan,  espresibitate handia eta teknika ausartak erabiliz, edertasuna eta gozotasuna zatarkeriarekin eta irrigarrikeriarekin bateratuz. Ikastaroa Ricardo Aldamak emango du eta 16 urtetik gorakoentzat izango da. Ikastaroa gazteleraz izango da.

Non eta noiz: Portaleko Musika Eskolako auditorioa, urriak 14, 21, 28,  azaroak 4,11,18, 25 eta abenduak 2, 9 eta 16.
Ordutegia: astelehen eta asteazkena, 10:00 - 11:30
Prezioa: 28 € Eibarren erroldatuta daudenentzat, eta 45 €, Eibarren erroldatuta ez daudenentzat.
Ikasle kopurua: gutxienez 10 ikasle, eta  gehienez 40 .

Argazkigintza digitala, lehen urratsak

Argazkigintza dijitala modu erosoan eta ludikoan ezagutuko da eta oinarrizko kontzeptu eta teknikak  ikasiko dira, baliabide informatikoak erabiliz. Ikastaroa Jose Valderreyek emango du eta 16 urtetik gorakoentzat izango da. Ikastaroa gazteleraz izango da.

Non eta noiz: PORTALEA -  Urriak 13, 15, 20, 22, 27eta 29  eta  azaroak 3, 5, 10, 12, 17 eta 19
Ordutegia:
astelehen eta asteazkena,  19:00 - 21:30
Ikastaroaren prezioa:
49 € Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 65 € Eibarren erroldatuta ez daudenentzat.

Argazkigintza digitala, hobekuntza maila

Argazkigintza dijitalari buruzko ezagutza  modu erosoan eta ludikoan sakondu  eta baita kontzeptu eta teknika berriak ikasiko dira, baliabide informatikoak erabiliz. Ikastaroa Jose Valderreyek emango du eta 16 urtetik gorakoentzat izango da. Ikastaroa gazteleraz izango da.

Non eta noiz: PORTALEA. Urriak 14, 16, 21, 23, 28 eta30 eta azaroak 4, 6, 11, 13, 18 eta 20
Ordutegia: astearte eta osteguna, 19:00 - 21:30
Ikastaroaren prezioa:
49 € Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 65 € Eibarren erroldatuta ez daudenentzat.

 

etiketak: ikastaroak, kultura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: